2021(e)ko ekainakren 24(a), osteguna

ONDO PASA OPORRAK!!

 Iritsi da ikasturteari agur esateko unea.

Gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri. Izugarrizko urduritasuna, poza... sentitu dugu eta oso opari politak izan dira, artista batzuk zarete!!! Raul falta izan zaigu eta ikasturte haseran eman beharko ditugu falta izan zaizkigun opariak.

Urte guztian zehar gogor lan egin ondoren eta ikasturte berezi honi aurre egin ondoren iritsi da agurtzeko momentua. Uda ona pasa dezazuela, besarkada handi bat eta irailean ikusiko dugu elkar berriz ere!

GORA ZUEK!!






2021(e)ko ekainakren 1(a), asteartea

IRRATSAIOA

 Txanelako 6. gaian zehar komunikabideak ikasten ibili gara (komunikabide eta asmatzaile nagusiak, prentsa idatzia, komunikatzeko era desberdinak...) Horrekin batera irratsaio bat nola prestatzen eta grabatzen den ikasi dugu eta proiektua aurrera eraman dugu.  Gure irratsaioa entzun nahi baduzue, bukaerara joan eta  ikusi prestatu dugun bideoa!!! GUSTATZEA ESPERO DUGU!!!







          













2021(e)ko maiatzakren 16(a), igandea

IKASTOLAREN EGUNA

 URTERO BEZALA OSPATU EZ BADUGU ERE,  IKASTOLAREN EGUN ZORAGARRIA BIZITZEKO AUKERA IZAN DUGU.





 Hasi gara 6.txanelarekin... komunikabide ezberdinak landuko ditugu eta gure


azken proiektua, irratsaio saio bat egitea izango da. Hortarako, lan asko egin behar dugu! Dena ondo antolatu eta aurrera!!!



2021(e)ko martxoakren 31(a), asteazkena

  5.gaiarekin ibili gara azken aste hauetan. Pixkanaka gauza asko ari gara lantzen; lanbide ezberdinak, produktuen prozesuak, birziklapena... 

Maddalen eta Fermini makina matxuratu zaie eta mekanikariarengana eraman dute. Horregatik izena du horrela txanela honek: "MAKINA MATXURATUTA? GOAZEN MEKANIKARIARENGANA!"



Gurasen lanbideak aurkeztu zituzten gelan. Ikusi argazkiak!



2021(e)ko martxoakren 14(a), igandea

ESPAZIOKO IKUSKIZUNA!!


4. Txanela honek interes handia eta berezia  piztu digu barnean eta amaiera bikaina eman diogu prestatu dugun ikuskizunarekin. Aurten  ikasleei eta gurasoei egiteko aukerarik ez dugu izan, baina egindakoa grabatu eta zuekin partekatzeko irrikitan gaude. 

Gozatu gure artistak egindako lanarekin!!!

IKUSI IKUSI ARGAZKI ETA BIDEO ZORAGARRI HAU!!










2021(e)ko martxoakren 8(a), astelehena

MARTXOAK 8


                       EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO  EGUNA 

AURREKO ASTEAN,  KIROLA ETA EMAKUMEEN ESKUBIDEEN INGURUKO ERREIBINDIKAZIOA LOTZEN DITUEN LANKETA EGIN DUGU. GELAN TALDE TXIKIETAN GERTUKO EMAKUME KIROLARIEN EKARPENAK  ETA INFORMAZIOA BILDU ETA KARTEL DESBERDINAK OSATU DITUGU.

 KLIKATU  KARTELEAN ARGAZKIAK IKUSTEKO!


OSO GUSTURA EGIN DUTE LANA ETA EGINDAKOA PRIMERAN AURKEZTU DUTE GELAN.


2021(e)ko martxoakren 7(a), igandea

IRTEERA BASAGAINERA

OSTIRALEAN EGURALDI ONA APROBETXATUZ, BASAGAINERA  EGUN PASA JOAN GINEN  ETA EDERKI IBILI GINEN.

EGUN ZORAGARRIA IGARO GENUEN! SEGURTASUN NEURRI GUZTIAK KONTUAN HARTUTA,  NATURAZ GOZATZEKO AUKERA PAREGABEA IZAN GENUEN. 

IKUSI ZEIN EDERKI IBILI GINEN !!


2021(e)ko otsailakren 22(a), astelehena

JOAN MIRÓ

 JOAN MIRO. PINTORE KATALANA EZAGUTU DUGU EGUN HAUETAN ETA BERAK EGINDAKO ZENBAIT ARTELAN LANDU DITUGU.

 GAZTERIK INTERESATU ZEN ARTEAREN JOERA BERRIEZ. BERE LEHEN LANEK VAN GOGH, CÉZANNE ETA MATISSEREN ERAGINA AGERI DUTE, BAINA NORTASUN BEREZIA NABARMENDUZ. DETAILEEKIKO DUEN ARTAGATIK, ERREALISMOA GAINDITU EGITEN DU , ETA OBJEKTUEK, ESPAZIOAN EMATEN DIEN KOKAGUNEAGATIK, BALIO SINBOLIKOA HARTZEN DUTE, ZEINUAK BILAKATZEN DIRA KOLORE BIZIAK ERABILI IZAN ZITUEN BETI.

JARRAIAN GURE ARTELANAK



2021(e)ko otsailakren 19(a), ostirala

HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI, SEI...

 Lantzen ari garen  gaiak interes handia eta berezia  piztu digu. Izugarrizko jakinmina azaltzen ari dira  eta hau asetzeko asmoz  zenbait jarduera egin ditugu.

IKUSI ARGAZKIAK!



                                                                                                              

2021(e)ko otsailakren 12(a), ostirala

IHAUTERIAK 2021!

Dakizuen bezala, aurtengo egoera dela eta, ezin iza dugu ohiko inauteri jaialdia ospatu. Hala ere, otsailaren 11n, Ostegun Gizen egunean, ez-ohiko jaialdia burutu dugu, oraingoan gurasorik gabe.  

Entsaio, dantza eta asko disfrutatu ondoren sekulako jaialdia atera da. Denon artean lortu dugu berriro ere.
                         
 ZORIONAK ARTISTAK!!!




IKUSI ARGAZKIAK


2021(e)ko otsailakren 4(a), osteguna

SANTA AGEDA BEZPERA

                                                                         





ONDO PASA OPORRAK!!

  Iritsi da ikasturteari agur esateko unea. Gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri. Izugarrizko urduritasuna, poza... sentitu dug...