2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

            ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

San Tomas eguna abenduak 21ean ospatzen da eta urtero  bezala 
ikastolan txistorra goxo-goxoa jan dugu. 
Klik egin argazkiak ikusteko!!

 AURTENGO GABONAK BEREZI SAMARRAK IZANGO DIRENEZ ETA 24EAN ATERAKO EZ GARENEZ,  ARTZAI-ANDREZ JANTZITA ETORRI GARA IKASTOLA. 
IKUSI IKUSI ZE DOTORE ETA ZEIN ONGI ABESTU DUGUN!!!



2020(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

BOGA-BOGA MARINELA

 Gaiari hasiera eman digu eta nahi genukeen Txoko Zuria gelan eduki ezin dugun arren, etxean dituzuen gauzak erakutsi eta aurkezteko aukera izan dugu. Gauza pila dituzue! Ikusi ikusi!



2020(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA


Gaur, abenduaren 3a, Nazioarteko Euskararen eguna  ospatu dugu urtero bezalaGoizean bideoa ikusi eta A3ko koilareak egin ditugu. Arratsaldean dantza eta jolasetan ibili gara. Ikusi ikusi zein ongi ibili garen. Egin klik gorako argazkian!!!






2020(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

BOGA-BOGA MARINELA

 Erdi Aroko garai ilunak atzean utzirik, gure lagunak Maddalen
Fermin, Urdintxo eta Pox, berriro beste bidai bat egin dute  eta ezetz jakin oraingo honetan nora eraman gaituzten?

Bada, galdetu zuen seme-alabei! Ondo asko dakite eta!

Bai, bai, oraingo honetan, "Boga-boga marinela" gaiarekin batera, itsasoko munduan sartuko gara. Bertan hainbat gai jorratuko ditugu: balearen arrantza, nabigatzaile handiak, piratak eta kortsarioak, arrantza gaur egun, itsaso eta erreketako animaliak, eta baita itsasoarekin zer ikusia duen mundu magikoa ere; ipuinak eta kondairak alegia.


ONDO PASA OPORRAK!!

  Iritsi da ikasturteari agur esateko unea. Gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri. Izugarrizko urduritasuna, poza... sentitu dug...