2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena
2020(e)ko azaroaren 27(a), ostirala
2020(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
MARIBEL AIERTZAREN BIXITA
Gaur, Maribel Aiertza idazle bizkaitarra izan dugu gelan.
Berarekin egon gara solasean, gozo-gozo, bere lana eta
liburuei buruz. Galdera pila egin dizkiogu eta gustora erantzun dizkigu.
Izugarri gustatu zaizkio "Munstro bat edukiontzian" liburuaren inguruan egin ditugun munstroak. Etorkizuneko ilustratzaileak!!
MUNSTRO BAT EDUKIONTZIAN
Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen da. Baina, azkenean, edukiontziaren munstroa ezagutu behar duela bururatzen zaio beldurra gainditzeko. Misterioa argitzeko ausardia handia eta irudimena beharko ditu Gorkak.
2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
XAKE MATE!!
Erdi Aroan murgildurik jarraitzen dugu, xakeak eta taula-jolasak izan zuen garrantziaz aritu gara honako honetan. Xakearen arauak Erdi Aroan finkatu ziren, eta oso gutxi aldatu dira orduz geroztik. Egun hauetan Xakean jolasten ibili gara eta nola jolasten den ikasi dugu. Ikusi ikusi argazkiak!
2020(e)ko azaroaren 6(a), ostirala
ARIMEN GAUA
Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween, baina hemen, Arimen Gaua deitu izan diogu. Orain dela urte gutxira arte ospatu izan dugun festa da, baina ohitura alde batera uzten joan gara. Hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz.
- SOSA ALA POTA.
- TXINGILA MINGILA KURRUSKARIO,
SAGARRAK MERKE ETA UDAREAK KARIO.
- ZIRIA ALA SARIA.
- XANDULI, MANDULI, KIKIRRIKI...
EMAN GOXOKIAK GURI|
- SOSA ALA POTA.
- TXINGILA MINGILA KURRUSKARIO,
SAGARRAK MERKE ETA UDAREAK KARIO.
- ZIRIA ALA SARIA.
- XANDULI, MANDULI, KIKIRRIKI...
EMAN GOXOKIAK GURI|
Ostiralean Ikastolan ere ekintza ezberdinak prestatu genituen , abestiak, bideoak, eskulanak... ikusi ikusi zenbait argazki!! Egin klik argazkian!
2020(e)ko azaroaren 2(a), astelehena
Kaixo lagunok!
Gairekin hasteko Erdi Aroko zalduntxoa abestia entzun eta abestu dugu. Hementxe duzue abestia.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
ONDO PASA OPORRAK!!
Iritsi da ikasturteari agur esateko unea. Gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri. Izugarrizko urduritasuna, poza... sentitu dug...

-
Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween, baina hemen, Arimen Gaua deitu izan diogu. Orain dela urte gutxira arte ospatu izan dugu...
-
Txanelako 6. gaian zehar komunikabideak ikasten ibili gara (komunikabide eta asmatzaile nagusiak, prentsa idatzia, komunikatzeko era desbe...