2020(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

ARIMEN GAUA

Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween, baina hemen, Arimen Gaua deitu izan diogu. Orain dela urte gutxira arte ospatu izan dugun festa da, 
baina ohitura alde batera uzten joan gara.  Hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz

- SOSA ALA POTA.
- TXINGILA MINGILA KURRUSKARIO, 
SAGARRAK MERKE ETA UDAREAK KARIO. 
- ZIRIA ALA SARIA.
- XANDULI, MANDULI, KIKIRRIKI...
EMAN GOXOKIAK GURI|

Ostiralean Ikastolan ere ekintza ezberdinak prestatu genituen , abestiak, bideoak, eskulanak... ikusi ikusi zenbait argazki!! Egin klik argazkian!









ONDO PASA OPORRAK!!

  Iritsi da ikasturteari agur esateko unea. Gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri. Izugarrizko urduritasuna, poza... sentitu dug...