2020(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

BOGA-BOGA MARINELA

 Erdi Aroko garai ilunak atzean utzirik, gure lagunak Maddalen
Fermin, Urdintxo eta Pox, berriro beste bidai bat egin dute  eta ezetz jakin oraingo honetan nora eraman gaituzten?

Bada, galdetu zuen seme-alabei! Ondo asko dakite eta!

Bai, bai, oraingo honetan, "Boga-boga marinela" gaiarekin batera, itsasoko munduan sartuko gara. Bertan hainbat gai jorratuko ditugu: balearen arrantza, nabigatzaile handiak, piratak eta kortsarioak, arrantza gaur egun, itsaso eta erreketako animaliak, eta baita itsasoarekin zer ikusia duen mundu magikoa ere; ipuinak eta kondairak alegia.


ONDO PASA OPORRAK!!

  Iritsi da ikasturteari agur esateko unea. Gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri. Izugarrizko urduritasuna, poza... sentitu dug...